HARTZAILEAK

Haurrak eta Nerabeak:

KOKUK – Kokurrikular Proiektuak elkartean ikasleek herritartasun sozial oso batez gozatu behar dutela uste dugu, aukera-berdintasunean oinarrituta eta beren eskubideak erabiliz. Beren garapen biopsikosozialerako ezinbestekoa iruditzen zaigu legaltasun batean bizi daitezela, etxebizitza egokia izan dezatela, osasun-babes egokia izan dezatela, kalitatezko hezkuntza baterako aukera izan dezatela, gizarte-babes askia izan dezatela eta informazioaren teknologiak eskuragarri izan ditzatela. Finean, ongizate fisiko, mental eta sozial osoaz gozatzeko aukera izan dezatela.

Ikastetxe bereko GHEPK batean beste ikastetxe bateko ikasleek ere parte hartzeko aukera izango dute, izan ere, jarduera kokurrikularrak hezkuntza-komunitate osoarekin lotzeko ahalegina egingo da, konpetentzia sozialak eta herritartasunezkoak bultzatze aldera. Gainera, partaideen integrazioa eta komunitatearen inklusiorako ahalmena areagotzeko ahalegina ere egingo da.

 

Licencia de Creative Commons

PISEC: Programa de Intervención Socio-Educativa Cocurricular by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.