ZERBITZUAK


GHEPK hori garatu ahal izateko, funtsean, ikastetxeetako eta inguruneko (Hezkuntza-komunitatea) baliabide materialak eta giza baliabideak erabiliko dira. Horrez gain, beste finantzazio-iturri batzuk bilatuko dira haur eta gazteei zuzendutako gizarte-heziketako esku-hartze programak babesten dituzten instituzio eta entitateetan, publiko zein pribatuetan.

Haatik, GHEPK horretan Hezitzaile Kokurrikularra da baliabide nagusia, hots, Hezitzaile Profesionala eta ikasleekin garatzen duen harremanezko ekintza bere, ikaslea baita programaren azken xedea. Estrategikoki eta operatiboki ikastetxeetan txertatzen da, gizarte-heziketa hori Zuzendaritza Taldearekin, Orientazio Sailarekin eta Guraso Elkartearekin kooperazio estuan burutuz.


Bere profil profesionala jarraian adierazten diren funtzio eta lanketen arabera zehazten da.

Gizarte-heziketako Esku-hartze Zuzena

Landa-lana; diagnosiak taxutzea. Hezkuntza Aholkularitza; aholkularitza, bitartekaritza, akonpainamendua eta babesa ikasle, irakasle eta familiei. Kolaborazioa eskaintze eskola-absentismoaren prebentzio eta kontrolari dagokionez eta ikaslea eskola-barrutian egoteko arauak betetzeari dagokionez eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideak sentsibilizatu eta informatzea ikastetxean dauden arrisku-egoera eta zailtasunen inguruan.


Koordinazio Kokurrikularra:

Jarduera kokurrikularren koordinazioa, jarraipena eta etengabezko ebaluazioa. Konexioa/Koordinazioa/Kooperazioa: ikasle, Zuzendaritza Talde, Orientazio Sail, irakasle, Guraso Elkarte, jarduera kokurrikularen arduradun eta komunitateko beste eragile batzuekin eta jardiera kokurrikularren arduradunak gainbegiratzea tresna metodologikoak aplikatu eta egokitzea.


Gizarte eta kirol arloko koordinazioa

Eskola-kirolaren kanpaina: zonalde eta hiriko gizarte-komunitateko eta kirol arloko baliabideak egokituz, esate baterako, inklusiorako eragileak. Kirol-topaketak eta fitxak edota prestakuntza-ikastaroak kudeatzea eta zonaldeko eta Hiriko gainerako eremuetako Guraso Elkarte eta Kirol-klubekin loturak finkatzea.


Diziplina arteko lanketa, SAREAN, Hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin

Diziplina arteko lanketa Oinarrizko Gizarte-zerbitzuekin: Kale hezitzaileak, Gizarte Langileak, Psikologoak, etab. Zerbitzu eta baliabide orokor eta espezializatuekin kolaboratzea, elkarren artean ekintzak diseinatze aldera: Norabide, Berdintasun Zerbitzua, Asexoria, Haurtzaro eta Familientzako Udal Zerbitzua, Oinarrizko Gizarte-zerbitzuetako Programazio Komunitarioa, Osasun-zentroak, Berritzeguneak, etab. Eta ikastetxeko ikasleei zerbitzua ematen dieten etxebizitza funtzional edota eguneko zentroetako profesionalekin koordinazioa.


Licencia de Creative Commons

El Coordinador Cocurricular by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.