METODOLOGIA

Programa, Proiektu eta Jarduera Kokurrikularrak diseinatzeko KOKUK elkarteak hartzen dituen erreferente metodologikoak, funtsean, hauek dira:

Erresilientzia Komunitarioa:

Ikuskera jakin bat da, komunitate batean mina eta bizitza eta baliabideen galera eragiten duen hondamendi edo zorigaitz bat gertatzen denean, sarritan, kalteak konpondu eta aurrera egitea ahalbidetzen duen elkartasunerako gaitasunen mobilizazio bat ematen dela behatzetik garatzen dena teorikoki. Hauek dira Erresilientzia Komunitarioaren funtsezko zutabeak: Autoestimu kolektiboa, nortasun kulturala, umore soziala, estatu-zintzotasuna eta elkartasuna.

Eredu Biopsikosoziala:

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) horrela definitzen du osasuna: “ongizate fisiko, mental eta sozial erabatekoa ezaugarri duen egoera, eta ez gaixotasun edo afekziorik eza soilik”. Gizakia izaki biopsikosozial modura ulertu behar da. Izaki bat da existitzen delako eta bere bio osagaiak naturari datxekion organismo biziduna dela adierazten du. Psiko osagaiak organismo bizidun horrek gogamena duela adierazten du, bere existentziaz jabetzea ahalbidetzen diona. Gizakia izaki soziala da, izan ere, inguruan duen eta bere bizitza garatzen duen gizartearekiko eta inguru fisikoarekiko elkarrekintzaren ondorioz eragin mesedegarri eta kaltegarriak jasotzen dituelako.

Pedagogia Kritikoa:

Pedagogia kritikoa proposamen alternatibo modura agertzen da, hezkuntza-sisteman hainbat eraldaketak bultzatu nahi dituena, ikaskuntza boterearen, politikaren, historiaren eta testuinguruaren kontzeptuekin lotutako prozesutzat ulertuz. Ikaskuntza moduekiko konpromisoa eta egoera ahulenean dauden edo bazterkerian bizi diren taldeen aldeko elkartasunezko ekintzak sustatzen ditu, auto-sendotasuna eta eraldaketa soziala aldarri hartuta.

Eskola Bizkortuak

Gizarte-egoera ahuleko zonalde bateko ikasleek, edozeinek bezalaxe, iguripen handiko heziketa baterako sarbidea izatearekin lotutako helburu nagusiarekin sortuak, aipatutako ikasle horiek ere beren trebetasun intelektual, sozial, emozional, fisiko eta sormenezkoak ahalik eta gehien gara ditzaten. Norberaren ikaskuntzari dagokionez autonomoak izango diren ikasleak sortzea da asmoa, beren kabuz ikasiko dutenak, inguruan duten mundua arakatzen, miatzen eta bertako partaide izaten jakin dezaten.

Ikuskera Komunikatiboa:

Ikuskera komunikatiboak ikuskera konstruktibista barneratu eta gainditzen du, zehaztapen garrantzitsu bat eginez: esanahien eraketa-prozesua ez dago soilik hezkuntza arloko profesionalen eskuetan soilik; aitzitik ikaskuntza-prozesu guztiekin lotutako pertsona eta testuinguru orok eta ikasleek eurek ere baldintzatzen dute aipatu prozesua. Ikuspegi horretatik, irakasleen prestakuntza pertsonen, ikaskuntza-taldeen, ezagutzara bideratzen da. Horrez gain, gai bakoitzari dagokion ezagutza diziplinarteko ikuspegi batetik jorratzen da.

Ikaskuntza-Komunitateak

Gizartea eta hezkuntza eraldatzera bideratzen diren heziketako esku-hartze arrakastatsuen multzo batean oinarritutako proiektua. Ikaskuntza-komunitateetan, zuzenean edo zeharka, ikasleen ikaskuntza eta garapenean eragina duten pertsona guztiak sartzen dira.

Ikaskuntza – Zerbitzua:

Curriculum akademikoa eta zerbitzu komunitarioa uztartzen dituen hezkuntza-metodologia bat da. Ikaskuntza-zerbitzua konpromiso sozialari ezagutzen, trebetasunen, jarreren eta balioen ikaskuntza gaineratzeko metodo bat da. Besteentzako baliagarri izanez konpetente izaten ikastea.

Hiri Hezitzailea:

Hiri hezitzailea paradigma berri bat da, tokiko administrazioetako sail guztiak, administrazio ugariak eta gizarte zibila bairatzen dituen proiektu ezinbestez partekatua. Zeharkakotasuna eta koordinazioa oinarrizkoak dira heziketaren barnean ematen diren esku-hartzeei zentzua emateko, bizitza osoan zeharreko prozesu modura. Helburua proiektu eta jardueretan elkarlana abiatzea da, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko xedez.