HITZ GAKOAK


Honatx eskola-ingurunean gizarte-heziketako esku-hartze arloko gure proposamena ulertzeko lagungarri diren zenbait hitz gako.


KOKURRIKULARRA:

Teknizismo horri buruzko erreferentziak hainbat herrialdetatik datoz, esate baterako, Kanada, Singapur, Mexiko, Pakistan edota Estatu Batuak. Hala, interpretazioari dagokionez aldeak egon arren, guztiek ikastetxe bateko curriculuma osatzeko programa, proiektu eta jarduerekin dute zerikusia.

Eskola-ordutegian nahiz eskola-ordutegitik kanpo garatzen diren berariazko ekintzak dira, esperientzia adierazgarriekin ikasleen konpetentziak areagotzera bideratuak. Bertan, ikasleak boluntarioki parte hartzen du komunitatearekin elkarrekintzan arituz. Modu horretan, hezkuntza formalaren luzapena bilakatzen da. Heziketak ezinbestez berritu behar duen garai honetan, Proiektu Kokurrikularren helburua hezkuntza formalaren, ez formalaren eta informalaren arteko mugak nolabait ezabatzea da, eskolarako balio erantsi modura, errendimendu handia duen ikaslearen eta errendimendu urria duen ikaslearen artean dagoen tartea murrizteko asmoz. Gure elkartearen erronketako bat kontzeptu horri forma ematea, bere esanahia osatu eta bere edukia egituratzea da, hura egokituz gizarte-heziketako esku-hartzea eskola-ingurunean artikulatze aldera.


JARDUERA KOKURRIKULARRA:

Funtsezko bost tresna metodologiko proposatzen ditugu eskola-ingurunean gizarte-heziketako esku-hartzea artikulatzeko proiektuen araberako lanketarekin: Jarduera kokurrikularrak GHEPK horretan, aipatutako irizpideak betez, barneratuta dauden mikro-proiektu gisa ulertzen ditugu. Jarduera bakoitzak egoera bakoitzera (sinpleagoa edo konplexuagoa izango dena, orokortasun edo espezifikotasun mailaren arabera) egokitutako sekuentzia bat izango du.


GIZARTE-HEZIKETAKO ESKU-ARTZEKO PROGRAMA KOKURRIKULARRA:

GHEPK Ikastetxeetan txertatzeko programa, SAREKO lanaren orientazio komunitario batetik. Programak pertsonak eta horien ingurunea ditu ardatz. Horrela, prebentzio unibertsalerako programa bat da, eskolan egiten den esku-hartzearen osagarri dena eta irakasle-taldeentzat nahiz komunitateari dagozkion beste programa eta zerbitzuetarako baliabide gisa baliagarri dena.


HEZITZAILE KOKURRIKULARRA:

Hezitzailearen irudi profesionala eta ikaslearekin duen harreman-ekintza dira ezaugarri nagusiak. Hain zuzen, ekintza hori da Gizarte-heziketako Esku-hartze Programa Kokurrikularraren (GHEPK) xedea. Estrategikoki eta operatiboki ikastetxeetan txertatzen da, gizarte-heziketa hori Zuzendaritza Taldearekin, Orientazio Sailarekin eta Guraso Elkartearekin kooperazio estuan burutuz.

Licencia de Creative Commons Palabras Clave by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.