Zuiako Udala, hezkuntza inklusibo, integral eta kalitatezkoaren garrantziaz jabetuta, proaktibo agertu da, eta 2021ean LIHKO jarri du abian, Zuiako landa-ingurunean bizi diren 10-18 urteko biztanleentzako Gizarte eta Hezkuntza Ekintzako Programa, prebentzio- eta sustapen-helburuak dituzten gizarte- eta hezkuntza-ekintzak diseinatzeko eta gauzatzeko, udalerriko eskola-bizitzan eta komunitate-bizitzan integrazio-prozesuak eta -ekintzak bultzatzeko, eta aisialdi osasungarri, arduratsu eta eraikitzailea eskaintzeko, bere ekimenak sustatuz eta dinamizatuz.
Hori guztia, haur eta gazteen kolektiboarekin funtzio psikoedukatiboak beteko dituen hezkuntza-bikote bat txertatuz, nerabeen egunerokotasunean erreferentziazko figurak izaten saiatuz eta zeregin pedagogikoa afektibitatetik eta autoritatetik eginez, jarrera eta portaera arriskutsuen prebentzioa sustatuz, babes-faktoreak bultzatuz, nerabeak beren gatazkak modu positiboan konpontzera motibatuz eta hurbiltasunetik eta konfiantzatik beharrezkoak diren gizarte- eta hezkuntza-tresnak eta tresna afektiboak emanez.