ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK

Jarraian, eskola-ingurunean gizarte-heziketako ekintzaren euskarri eta gidaritzat hartzen ditugun printzipioak adieraziko ditugu. Asmoa ikasle, hezkuntza-komunitate eta familiaren arteko elkarrekintzaren bidez gizarteratzea ahalbidetzea da.


Hezkuntzazkoa – Erlazionala:

Eskola-ingurunean burutzen dugun gizarte-heziketako ekintza berariazko ekintza da. Bertan, topaketa pertsonalizatu batetik abiatuz, ikasleekin elkarrekintza esanguratsua gauzatuz, topaketa hori ematen den sistemen barruan, ikasleen sustatu nahi da. osasuna, autonomia eta elkartasunasustatu nahi da.

Horrek subjektuaren eta familiaren partaidetza kontzientea eskatzen du, aipatu ekintza testuinguru ezberdinetan garatuz: eskolakoa, erlazionala, komunitatekoa, etab.

Gizarte-heziketako esku-hartzea zuzena, doitua eta eguneratua izan behar da. Osagarritasuna eta gatazka zein ustekabekoen integrazio eta kudeaketa izan behar dira bere ezaugarriak.


Ikaskuntza Dialogikoa – Kooperatiboa:

Gizarte-konpetentzia eta herritartasunaren konpetentzia garatzeko gizarte-heziketako esku-hartzean oinarrizko eta ezinbesteko tresna gisa, non esanahiak gizakien arteko elkarrekintzen edo eraikuntza komunitarioen araberakoak izango diren.

Horretarako, ikaslea ikasi eta, aldi berean, irakatsi egiten duen izaki positibo modura ahaldundu behar da, hezitzaileekin eta adiskideekin berdintasunean oinarritako harreman bat gauzatuz. Ikuspegi horren barnean, ikaskuntza eraikuntza soziala dela ulertzen da, non ez diren pertsonek eraikitzen dituzten esanahiak soilik barneratzen; aitzitik, zentzuaren bilaketa aintzatesten da, hots, heziketa-esperientzia zergatik eta zertarako garatzen den eta esperientzia horrek eraldaketa sozialak nola bultzatzen dituen ulertzea.


Sareko lana – diziplinartekoa:

Gizarte-heziketako Esku-hartze Programa Kokurrikular bat SAREKO lanaren orientazio komunitario batetik abiatuz txertatzen da Ikastetxeetan. Programak pertsonak eta horien ingurunea ditu ardatz. Horrela, prebentzio unibertsalerako programa bat da, eskolan egiten den esku-hartzearen osagarri dena eta irakasle-taldeentzat nahiz komunitateari dagozkion beste programa eta zerbitzuetarako baliabide gisa baliagarri dena.

Proiektu Kokurrikularretatik abiatuz garatzeko gizarte-heziketako ekintzaren plangintza diziplinartekoa izan behar da derrigorrean, izan ere, pertsonaren globaltasuna eskatzen du eta bere bizitzako hainbat eremu estrategiko elkarlotzen ditu, haren ingurunean, eta baterako esparru bat eta metodologia konbergente bat baliatuz pertsona bera sustatze aldera.


Licencia de Creative Commons Principios de Intervención Socio-Educativa Cocurricular by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.