Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila; Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua-k antolatutako programa bat da, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Jarduerei gehitutakoa. Programa Kokurrikular hau ikastetxeetan egiten da, sarean lan egiteko komunitate-orientaziotik abiatuta eta pertsona eta ingurunea ditu ardatz dituelarik, eta prebentzio unibertsalerako programa da, irakasleek baliabide gisa erabili dezaten, eskolan egiten den jardueraren osagarri. Bere inplementaziorako, KOKUK-engandik Jarduera Kokurrikularrak proposatzen ditugu ikastetxean elkarbizitza sustatzeko oinarrizko metolodogia gisa. Bi motatako jarduerak daude:
Sozio-Hiritarrak:
Kirol, kultura, arte, ingurumen eta teknologia adarretako ekintzak, ikasleen gaitasuna areagotzeko zeharka jorratzen diren arloetan: kulturarteko hezkuntza, aniztasuna, errespetua, elkarbizitza eta gatazkak positiboki konpontzea.
Sarean:
Hezkuntza komunitateko ekitaldi, zerbitzu, elkarte edo baliabideak ezagutu edo bertan parte aktiboa izateko jarduerak dira, eta bertan ikasleei beste errealitate batzuekin zuzeneko interakzioa izateko aukera ematen zaie, pedagogia trinkoko adierazgarri eta atseginen bitartez.