Asociación de Intervención Socio-Educativa en el Ámbito Escolar
Asociación de Intervención Socio-Educativa en el Ámbito Escolar

KOKUK ZUHAITZA

Sustraiak:

Curriculuma dira: sustraiak zoruan barneratzen dira eta zuhaitz ororen sostengu dira. Proiektu Kokurrikularrak curriculumarekin zuzenean lotuta daude eta ikasleen eskubideak dituzte oinarri. Horrela, ikasleen errendimendua hobetzea bilatzen da, dituzten abaguneak areagotze aldera.

Enborra:

Programa, Proiektu eta Jarduera guztiei dagokien “Faktore Kokurrikularra” konfiguratzen duten irizpide nagusiak lirateke enborra. Enborra da zuhaitzaren egiturazko elementu nagusia eta, era berean, adarren sostengua da: Programa, Proiektu eta Jarduera Kokurrikularrak.

Hostoak:

Ikasleak lirateke hostoak. Hostoek sorrarazten dute zuhaitzaren energia: Proiektu Kokurrikularraren hartzaileak; haur eta nerabeak, prozesu guztian zehar protagonista aktibo direnak.

Adaburua:

Hezkuntza-komunitatea litzateke adaburua. Enborraren bidez zuhaitzaren sustrai eta adarrek bat egiten dute, adaburua osatzen duten hosto guztietara iritsiz. Proiektu Kokurrikularretan ekintza guztiak SARE bidez elkarlotuta egon behar dira Komunitatearen gaineko atalekin.

Licencia de Creative Commons El árbol de KOKUK by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.