Asociación de Intervención Socio-Educativa en el Ámbito Escolar
Asociación de Intervención Socio-Educativa en el Ámbito Escolar

FAKTORE KOKURRIKULARRA

Faktore Kokurrikular izendatu duguna zera da, eskola-ingurune batean burutako gizarte-heziketako ekintza orok, Kokurrikular gisa uler dadin, bete behar dituen irizpide nagusiak.

Berariazko Ekintza:

Helburuak aldez aurretik diseinatu behar dira arrisku- eta babes-faktoreak nahiz sustapenerako inguruneak kontuan izanik. Ikaslearen aniztasuna artatzen dela eta bere konpetentziak areagotzen direla ziurtatuz. Nahi duen orok jardueran parte hartzeko prozesuari ekin diezaioke. (Kostua ez da oztopo izango).

Esperientzia Adierazgarri eta Atsegina:

Atsegina senti dezatela, beren lorpenekin zenbat goza dezaketen ezagutuz. Proposatutako jarduerak ez dira derrigorrezkoa eta ez dute kalifikazio akademikoa baldintzatzen. Ikasleek aktiboki parte hartzen dute prozesu osoan, erabakiak hartzerakoan protagonista izanik: konpromisoak, ordutegia, lantzeko edukiak, arauak, etab.

Elkarrekintza Hezkuntza-komunitatearekin:

Heziketa inklusibo eta integralezko ikuspegi batetik, ingurune orekatzaile alternatiboak eskaini behar ditu, konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko, bereziki, soziala eta herritartasunari dagokiona, ikaslearen osasuna, autonomia eta elkartasuna bultzatuz. Jarduera Kokurrikular guztietan Hezkuntza-komunitateko beste gizarte-eragile batzuekin batera egiteko aldizkako ekintzak gaineratu behar dira.

Curriculumarekin Lotuta:

Koordinazioa Tutore, Ikasketa Buru eta Orientatzailearekin. Asteroko jarraipenerako txosten bat bidez Hezitzaile Kokurrikularrak ikasleak banaka artatzea bermatu behar da, areagotzeko konpetentziak oinarritzat hartuta. Jarduera Kokurrikularrak eskola-ordutegiak nahiz hartatik kanpo garatzen dira, modu horretan, hezkuntza formalaren luzapen bilakatzen delarik.hezkuntza formalaren luzapen bilakatzen delarik.


Licencia de Creative Commons Factor Cocurricular by KOKUK Proyectos Cocurriculares – Kokurrikular Proiektuak is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.